2012-03-18

XAKEA EUSKARAZ

Nonbaiten irakurri edo entzun izan dugunez, Europako Batasunak xakea eskolan ikasi beharreko gaien artean sartu nahi du.
Urola garaiko zaletu hauek lan polita egin digute eta joku honen hastapenak ederki ikas genitzake eskaintzen dizkiguten bideo eta beste materialetan.
Ikusi partida hasierari buruzko bideo hau:
eta jakingo duzu zaldia zein trebetasunez mugitzen dugun arabera gure pieza honi dietuko zaiola:
a- dortoka, kanguroa edo pottoka.
b- elefantea, zaldia edo sugea.
c- astoa, mandoa edo zaldia.
Saltseatu nahi adina webgunean eta xakean aritu lagunekin!
Erantzuna emateko, beti bezala... comment bat egin!

2012-03-02

ARGAZKI ZAHARRAK

Hona hemen bailarako herri batzuetako argazki zaharrak.
Horrelako pilo bat topatuko duzu www.kutxateka.com helbidean.
Saltseatu nahi adina, ikusi, galdetu aiton-amonei eta erantzun...
Bailarako zein herri dira hauek?

2012-02-11

BADATOR IHAUTERIA !

festak eta herriak lotu!






Ihauteria dator!
Aurki denok festara!
Non, zer; ordea?
Festa eta herriak lotu:





Google-en bidez "ihauteria" jarri eta irudiak bilatu. Erraz topatuko duzu behar duzun informazioa.
Ea dantzariren bat ezagutzen dugun!
Kuxkuxeatu bideo gehiagotan!
Erantzuteko segi estetako jarraibideak.
Ondo pasa ihauteria! Pasatu gabe, noski!

2012-02-05

ETA AITONA-AMONA BEHARREAN AITTITTE-AMAMA BAGENEUZKA?


Euskal Herriko hainbat eskualdeko pertsona nagusiak entzuteko parada ematen digu gune honek: http://nieuskalduna.metroo.es/
Zelan egingo leukie berban gure aittitte-amamek bizkaitarrak balira?
Entzun Antonio eta Anuntzik kontatuten deuskuena eta emon erantzuna itaunei:


1- Antoniok askotan kale egiten zuen eskolara umetan, izan ere ___________ egon behar izaten zuen:

a- Ardiak jagoten
b- Segan
c- Esnea batzen
d- Egur bila basoan

2- Gerra garaiak ez ziren hoberenak izan Diman. “Euzkadi” deitzen zuten txakurra zeukaten etxean arditarako. Hari ere izena aldatu behar izan zioten. Honela jarri zioten:

a- Baskito.
b- Trosky
c- Nabarro.
d- Pintto.

Gogoratu: erantzuna emateko "post a comment" egin.
Ez ahaztu zuen izena!!!

2012-01-27

URTEGIA



Zoragarria parajea!
Noski galdera ez da nongo urtegia den; baizik eta, zenbat litro ur kabitzen da horko urtegian?

Erantzuna 2012ko urtarrilaren 27ko paperezko Gipuzkoako Hitzan topatu ahal izango duzu eta hauxe omen zen: 7,6 km kubo. Baina datua oker da eta Gipuzkoako uren partzuegoaren orrialdean ikusita jakingo duzu benetako datua:

http://www.gipuzkoakour.com/

a- 760.000 litro
b- 7.600.000.000 litro
c- 760.000.000.000 litro
d- 7.600.000.000.000 litro



erantzuna emateko "post a comment" erabili

2012-01-20

ERANTZUNA NOLA EMAN

Estekan ematen den hellbidera joanez gero, parte hartu ahal izateko egin beharrekoak argiki azaltzen digun dokumentua topatuko dugu:

http://www.box.com/s/15cy91t68n5eyiyi7o9u

2012-01-01

BERRIZ ERE PASILLOKO LEHIAKETA

Urte batzuk lotan egon ondoren indarrez hasi nahi dugu lehiaketan berriro ere.
Nola egingo dugu?
Hamabostean behin egingo ditugun galderei erantzunda, saria irabazteko aukera izango dugu!
Galderei erantzun ahal izateko kontuan izango dugu euskarazko prentsa idatzian eta zenbait webgunetan jarritakoari buruzkoak izango direla.
Gai interesgarriak eta gune erakargarrietan ibiliko gara.
Gorde itzazu helbideak zure nabigatzailearen "gustukoen" atalean!