2012-03-18

XAKEA EUSKARAZ

Nonbaiten irakurri edo entzun izan dugunez, Europako Batasunak xakea eskolan ikasi beharreko gaien artean sartu nahi du.
Urola garaiko zaletu hauek lan polita egin digute eta joku honen hastapenak ederki ikas genitzake eskaintzen dizkiguten bideo eta beste materialetan.
Ikusi partida hasierari buruzko bideo hau:
eta jakingo duzu zaldia zein trebetasunez mugitzen dugun arabera gure pieza honi dietuko zaiola:
a- dortoka, kanguroa edo pottoka.
b- elefantea, zaldia edo sugea.
c- astoa, mandoa edo zaldia.
Saltseatu nahi adina webgunean eta xakean aritu lagunekin!
Erantzuna emateko, beti bezala... comment bat egin!

2012-03-02

ARGAZKI ZAHARRAK

Hona hemen bailarako herri batzuetako argazki zaharrak.
Horrelako pilo bat topatuko duzu www.kutxateka.com helbidean.
Saltseatu nahi adina, ikusi, galdetu aiton-amonei eta erantzun...
Bailarako zein herri dira hauek?